OHIKO GALDERAK

Bezeroen zalantzak argitzea gustatzen zaigu. Hemen bildu ditugu gure produktuei, zerbitzuei eta banaketa-aukerei buruz gehien egiten diren galderak. Informazio argia, zuzena eta erabilgarria zure erosketa errazteko eta konfiantzaz egiteko.

Erosketa eta eskuragarritasuna ๐Ÿ›’

Non eros ditzaket Santa Klarako esnekiak?

Webgunearen bidez online, zuzenean etxera bidaltzeko, edota Zumaia herrian dugun makina automatikoan, 24 orduz eskuragarri.

Zein ordainketa-modu onartzen dituzue?

Online erosketetarako: kreditu-txartela, Bizum edo PayPal.
Makina automatikoan: txartela edo txanponak.

Online eskaera bat bertan behera utz al daiteke?

Bai, baina eskaera prestatu aurretik jakinarazi behar da. Prest dagoenean, aldaketa edo ezeztatzea ez da posible.

Banaketa eta entrega ๐Ÿšš

Etxera bidaltzen dituzue esnekiak?

Bai, gure web orrian esnekiak erosi ondoren etxez etxeko banaketa eskaintzen dugu.

Bidalketak herri guztietara egiten dituzue?

Oraingoz, gure banaketa Gipuzkoa mailara mugatzen da. Beste lekuetarako, jarri gurekin harremanetan.

Noiz jasoko dut nire eskaera?

Eskaria baieztatu ondoren, entrega-eguna eta ordutegia adostuko dugu zurekin zuzenean.

Jasangarritasuna eta ingurumenarekiko konpromisoa ๐ŸŒฑ

Zer da Km 0 produktu bat?

Gure esneki guztiak bertan ekoizten eta bertan kontsumitzeko pentsatuta daude. Zirkuitu laburrak erabiltzen ditugu.

Ontzi birziklagarriak erabiltzen dituzue?

Bai, gure poteak eta botilak birziklagarriak dira eta ingurumen-inpaktua minimizatzeko pentsatuak.

Energia berriztagarriak erabiltzen dituzue?

Bai, gure ekoizpena energia berriztagarriekin egiten da, eta baliabideen erabilera arduratsua dugu helburu.